«Utzi nion ikus zitzala nire beldurra eta nire
lotsa, gizon bati nahita inoiz utzi ez nion
bezala. Baiezko keinua egin zidan. Ulertu
zuen. Duffy bultzaka joan zen hesiraino,
laneko bota goratu, eta hesia ostikoz irauli
zuen.
—Goazen —egin zien keinu grebalariei.
Poliziak ustekabean harrapatu genituen
trumilka gainditu genituenean. Borrokak
izan ziren, baina gutako gehienak polizia
furgonetaraino iritsi, eta inguratu genuen.
Babespeko etxeetako jendeak zirkulua egin
zuen gure inguruan. Furgoneta astindu ge-
nuen.
—Aska itzazue! Aska itzazue! Aska itzazue!»
Mari-mutil handi baten bluesa eleberria Feinberg-en bigarrena izan zen eta harekin bihur-
tu zen ezagun, jatorrizko lana txineraz, turkieraz, eslovenieraz, serbokroazieraz, gre-
zieraz, italieraz, holanderaz eta alemanez argitaratu dute. Liburuko pertsonaia nagu-
siak Feinbergen bizitzarekin paralelismoak baditu ere, ez da autobiografikoa.